Iazko omenaldiko irudia.
Urtero, hutsik egin gabe, egiten duten bezala, aurten ere Kontxa Murgia omenduko dute. Manuel Martinez Murgia galiziar abertzaletasunaren bultzatzaileetako baten ama izan zen Murgia oiartzuarra. Omenaldi ekitaldia hilaren 10ean izango da, bere jaiotetxea izan zen eraikinean: Manuel Lekuona biblioteka. 12:00etan hasiko da ekitaldi hori. Oiartzungo Udalak, Trintxerpeko Fato Cultural Daniel Castelao elkarteak eta Donostiako Galizia Etxeak antolatu dute.
Poesia eta dokumentala
Plater nagusia hori baldin bada ere, egongo da beste ekitaldirik, astean zehar. Datorren asteazkenean, hilak 7, Euskal Herriko zein Galiziako poemen errezitaldia egingo dute. Irakurtzeko ardura Antton Kazabonek eta Xose Estevezek izango dute. Ibargain Musika Eskolako Edurne Saizar, Oihane Mitxelena eta Haizea Lekuonak jarriko dute musika. 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.
Hilaren 8an, osteguna, ikus-entzunezkoentzako txanda izango da. Davide Cabaleiro zuzendariaren
Sitio distinto dokumentala ikusteko aukera egongo da, bezperako ekitaldiaren ordu eta toki berean. Euskal Herrira etorritako galiziarren errealitatea azaltzen da bertan.