Udal euskaltegia eta musika eskola elkartzen dira urtero Trintxerpen Santa Ageda bezperan.
Igandean, hilak 4, Santa Ageda bezpera da, eta eskean aterako dira Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika eskolako ikasle, trikitilari eta txistulariekin batera. Bide lagun Xamoa eta Maialen Akizu bertsolariak izango dituzte.
Ohiturari jarraituz, lurra kolpatuko dute makilekin, esnatu dadin, udaberriari ongi etorria emanez.
Udal euskaltegiko arduradunek pasaitar guztiei luzatu die parte hartzeko gonbidapena. Gudarien Enparantzatik irtengo dira, 12:30ean.