[Bideoa] Gizarte Segurantza sistema propioa aldarri
Pentsioen %0,25eko igoerarekin apurtu, galdutako eros ahalmena berreskuratu, gutxieneko pentsioa 1.080 eurora igo, gizarte zerbitzuak indartu eta gizarte segurantza sistema propioaeskatu ditu Dintasunak.
Eguraldi txarrak ez du zapuztu pentsio duinen eta murrizketen aurkako aldarria. Duintasuna berriz ere atera da kalera, eta hamarnaka lagunek egin dute bat deialdiarekin. Eskaerak, zehatzak: pentsioen %0,25eko igoerarekin apurtu, galdutako eros ahalmena berreskuratu, gutxieneko pentsioa 1.080 eurora igo, gizarte zerbitzuak indartu eta gizarte segurantza sistema propioa. Izan ere, sistema propioak ahalbidetuko du Duintasunaren esanetan murrizketekin apurtu eta pentsio duinak izatea.
Pentsiodunen eros ahalmena 2011 urtetik hona %6,5 jaitsi dela salatu dute bildutakoek, baita pentsio apalenak dituztenek jasotzen duten RGIaren laguntza ere. Azken horrek, %13ko jaitsiera izan duela esan dute epe berean. Ez dira datu ezkor bakarrak. Pentsio erreformen ondorioz, %19 jaitsiko da pentsioen kalkulua egiteko erabiltzen den Oinarri Erregulatzailea, “orain arte 15 urte kontuan hartzen baziren, hemendik aurrera 25 urte hartuko direlako”.
Pentsiodunen egonezina eta kezka “areagotzen” ari dela esan du Duintasunak, bestalde, eta horren erakusle Euskal Herriko hainbat udaletxe aurretan egiten hasi diren elkarretaratzeak direla gaineratu du, “bizitza duina izateko eskubidea dugu, kontuan hartuta lan egindako eta kotizatutako urteak”. Emakumeen egoerari erreparatu diote berriz ere gaurko mobilizazioan, “izan ere, beraiek dira zigortuenak”.
Gutunak itzuli
Pentsiodunek %0,25 igoera jakinarazteko bidaliko dizkieten gutunak itzultzeko hitzordua egin dute bestalde. Hilaren 22an izango da hori, eta pentsioen igoeraren aurka azaltzeko gutunak Correosen itzuliko dituzte. Ordua ez dute zehaztu, baina egin bezain pronto jakinaraziko dutela esan du Duintasunak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.