Giriziakoek ‘etxe barruko’ mendi zeharkaldia egingo dute

Arritxulon hasi eta Arritxulon bukatuko da otsaileko irteera; babarrun jate batekin hartuko dituzte indarrak
san anton urtegia

San Antondik Kopako Harrira joango dira.

Girizia Mendi Elkarteak jada prest du otsaileko irteera. Urtarrilekoan bezala, ez dira oso urrutira joango. Are gehiago, Oiartzunen hasi eta Oiartzunen bukatuko da mendi irteera. Hilaren 25ean izango da irteera hori.

Arritxulon hasiko da, 08:30ean. Handik San Antonera mugituko dira, eta urtegi ingurutik Kopako Harrira hurbilduko dira. Ondoren, Agiña eta Domiko pasatuko dituzte, berriro ere aterpetxera bueltatzeko. Bost bat orduko ibilbidea izango da hori, bidean egingo dituzten atsedenaldiak kontuan hartuta.

Ibilaldia bukatzen dutenean, indarrak hartzeko aukera izango dute. Hotzaren kontrako metodorik onenetakoa diren babarrunak jango dituzte, Arritxulon bertan. Izena eman nahi dutenek, txokolategitik pasatu beharko dute, edo Internet bidez egin. Hogei euroko prezioa izango du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend