Harrera beroa egin diote Ander Sistiagari San Pedron

Ander Sistiaga

Ander Sistiaga, San Pedron, Goya sariarengatik egin zioten harreran.

Aurtengo Goya sarietako Produkzio Zuzendari Onena San Pedron bizi da aspalditik, eta Madriletik bueltan, harrera beroa egin zioten herrikide eta bizilagunek Ander Sistiagari. Agurra dantzatu, eta ospakizuna Santa Ageda bezperarekin bat egin zuenez, baita koplak abestu ere.

Handia filmarentzat, “3,5 milioi euroko aurrekontuarekin superprodukzio bikaina” lortu izana txalotu dute zinean adituek.

Sistiagak film asko zuzendu ditu produktore gisa, besteak beste, El Bosc, Bi anai, Urte berri on, amona!, edota 80 egunean.

Handia filmak beste bederatzi Goya irabazi zituen larunbatean. Hamahiru izendapen zituen eta hamar eskuratu, eta Goyen historian sari gehien jaso dituen hirugarren filma da.

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako proiektua da, Irusoin, Kowalski Films eta Trintxerpeko Moriarti Ekoiztetxeek elkarlanean ekoitzita.

Santa Ageda bezpera degu

Euskal Herriko Eguna

Eta zuen garaikurrarekin

guk ospatuko deguna!

Ongi etorri Montse eta Ander

Eta Goyako lagunak

Opari ona ekarri diguzue

Asko harrotu gaituna.

 

Lan handiaren erakusle da,

ordu askoren helmuga,

zuen izena ozen esanez,

munduan entzungo dena.

Herria emozioz bete da, baño ez da izan lehena,

herri txiki txikia izanik

jada bi Goya dituna!!

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend