Hondakinen bulegoko ordutegia aldatu dute

Txipdun edukiontziak erabiltzen dituzte Lezon

Lezoko Udalak jakinarazi duenez, Hondakinen Bulegoko ordutegia aldatzea erabaki dute “gaur egun bulegoko informatzaileak duen ordutegira egokitzeko”. Honenbestez, aurrerantzean 10:00etatik 13:30era izango da zabalik Gurutze Santuaren plazan kokatuta dagoen bulegoa.

Udalak gogorarazi duenez, herritarrek edukiontzi sistemaren gaineko edota birziklatzeari buruzko argibideak jaso ditzakete aipatu bulegoan. Telefonoz ere bada zalantzak argitzea 943 521538 zenbakira deituta, edo posta elektronikoz idatzita.

Edonola ere, zalantzak argitze aldera hondakinen gida kontsultatzeko aukera ere badela gogorarazi dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend