Azalean sexu aholkularitza zerbitzua martxan jarriko du udalak

Lopez de Etxezarreta, Berastegi, Ostolaza eta Briones.eta

Lopez de Etxezarreta, Berastegi, Ostolaza eta Briones.

Doako sexu aholkularitza zerbitzua jarriko du martxan udalak hilaren 15ean: Azalean. Hasiera batean,  joan den ikasturtean Gazteria sailak antolatutako plan estrategikoaren barruan nerabeek (14-18 urte) azaldutako beharrari erantzuteko asmoz abiatuko da iniziatiba, baina 14 urtetik gorako edozein herritarri zuzendutakoa da. Gaur eman dute zerbitzuaren berri Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziak eta Garazi Lopez Etxezarreta Hezkuntza eta Berdintasun zinegotziak. Haiekin batera izan dira zerbitzua eskainiko duen Harremanak Elkarteko Olatz Berastegi koordinatzailea eta Oihana Briones aholkularia.

Sexualitatearen gaia herri osasuntsu baten ikuspegitik lantzea garrantzitsua dela udalarentzat esan du Ostolazak, “Heziketa sexuala, heziketaren parte bat da fnean, tamalez, gizarte ikuspegitik gutxi landu duguna, eta gure ustez udalak ere badu ardura halako zerbitzu bat eskaintzeko garaian. Aurten ibilbide bat hasiko dugu, eta jendeak esango digu zein urratsa egin behar ditugun aurrera begira”.

Zerbitzuaren berri emango dute zuzenean Errenteria-Oreretako DBHko sei ikastetxeetan, baita aisialdi elkarteetan ere, “helburua delako izan daitezkeen zalantza, kezka eta buruhausteei ahalik eta erantzun positiboena ematea”. Zerbitzu berriak Gazteria, Hezkuntza eta Berdintasun arloak uztartzen dituela esan du Lopez de Etxezarretak , “berdintasun planaren barruan kokatzen da emakumeon eta edonoren ahalduntzeari begirako hainbat estrategia eta politika egitea, eta zalantzarik gabe batez ere emakumeok baina baita beste edozein pertsonak ere gure harremanetan hartzen ditugun rolak kuestionatzea eta beste era batera begiratu ahal izatea. Askotan hitz egin dugu amodio erromantikoaz, eta gure harreman ereduek biolentziara nola eramaten gaituzten, eta sexu aholkularitza zerbitzu batek aukera emango digu gure harremanak nolakoak diren hausnartzeko, zein rolen gainean eraikiak diren, eta horrela osasuntsuagoak, ziur aski askeagoak eta egokiagoak izango dira”.

Harremanak elkarteak sexologia eta psikoterapia uztartzen ditu. Azalean sexu aholkularitza zerbitzura hurbiltzen direnek orientazio sexualaren gaineko galderak egiteko aukera izango dute, baina baita gorputzaren gainekoak, edota harremanen gainekoak, Berastegik azaldu duenez. horrenbestez, zerbitzura jotzen duten pertsonek antisorgailuei buruzko informazioa eskatzea izango dute, baina beren gorputzaren barruan arrotz sentitzen direnek ere jasoko dute aholkularitza, edota beren gorputzarekin norbaitek gustuko izatea ezinezko ikusten dutenek. Bakarrik edo taldeka, aurrez aurre, telefonoz ( 943 44 96 40) edo posta elektronikoz izango da zerbitzura jotzeko aukera. Gazte Informazio Bulegoan (Merkatuzar , Pablo Iglesias kalea, 3) Azalean zerbitzuko aholkulariek modu profesionalean eta konfidentzialean uxatuko dituzte bertaratzen direnen kezkak.

Aurrez aurreko arreta ostegunetan eskainiko dute 18:00etatik 20:00etara.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend