[Bideoa] Urtarrila oparoa izan da Abaraxkan

Ludotekakoek urtarrilean egin duten ekintza sortarekin bideoa atera dute, beren lana ezagutarazteko

abaraxka ludotekaOtsailak seigarren eguna du gaur, eta Abaraxka Udal Ludotekakoek urtarrilean zehar egindako lanari errepasoa eman diote, bideo batekin (ikus behean). Ez da makala izan 2018 urteko lehen hilabeteko uzta: Familia Eremura sendiak hurbildu dira, kanaberak bildu dituzte, kantu merienda egin dute, Torri Gukineko edadetuak hurbildu dira, Oiartzunentzako kanta bat sortu dute… Hori, eta beste hainbat gauza gehiago.

Inauteriak

Bideo honek, baina, ez agur kutsurik. Otsailean beren jarduerak egiten jarraituko dute. Eguneroko ekintzez gain, datorren larunbatean inauteriak ospatuko dituzte ludotekan. 16:30ean geratu dira, eta herriko kaleetan zehar edabe magikoa egiteko osagaiak bilduko dituzte. Ondoren, sorgindutako edabea prestatuko dute, eta askari batekin bukatuko dute arratsaldea. Mozorroa ez ahazteko eskatu dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend