Elurra dator

Elurra Oiartzunen

2012ko otsailaren 4ko elurraldiak horrela utzi zuen Oiartzun.

Eguraldi iragarpenek hala diote: elurra dator, itsas mailara ere. Gaur arratsaldetik ostegunera arte hainbat alertaren berri eman du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Horien arabera, batez ere bihar (asteazkena) eta etzi (osteguna) elurra egin dezake 200 metrora, hortaz, baliteke Oarsoaldean nahiz Bidasoan elur malutak ikusteko aukera izatea.

Prezipitazioen intentsitatea, ordea, ez da handia izango aurreikusitakoaren arabera. Hori bai, herritarrei ganoraz ibiltzeko eskatu diete, prest egon daitezela elurteak sor ditzakeen eragozpenetarako.

Jarraian, Euskalmetek emandako datuak, gaur, bihar eta ostegunerako:

  • Gaur: Barnealdean abisu horia elurragatik, kota 100-300 metrora iritsiz. Han-hemenka prezipitazio txiki-ertaina egingo du, arratsalde-gau partean batez ere. Kostaldean prezipitazioen maila ertaina izango da arratsalde-gau partean: 200 metroko altueran, 0-2 zentimetroko elur geruza iragarri dute.
  • Bihar (asteazkena): Alerta laranja elurragatik barnealdean egun osoz. Elur kota orokorra 100-300 metrora jaitsiko da, eta kostaldean elurra egin dezake, era ertainean. Kostaldean ere trumoi ekaitzak izan daitezke, txingorrarekin. 200 metroko altueran 0-3 zentimetroko lodiera izan ditzakete elur geruzek.
  • Osteguna (hilak 8): Alerta laranja, egun osoz, barnealdean. Prezipitazioak kostaldean, eta elur lodiera, 200 metrora, 0-8 zentimetro artekoa. Elurra batez ere goizean egin dezake.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend