Euskadiko Beteranoen indoor txapelketan 43 domina eskuratu ditu EAT-k

Euskadiko txapelketan izan dira EATko atletak.

Euskadiko txapelketan izan dira EATko atletak.

Errenteriako Atletismo Taldea joan den asteburuan Anoetako belodromoan izandako Euskadiko Beteranoen Indoor Txapelketan izan da. Ekipazio berriaren estreinaldia egin zuen Errenteriako Atletismo Taldeak bertan eta Euskadiko talderik indartsuenarekin, nahiz eta lesioek hainbat baja eragin zituzten. Aurreko hilabeteetan EATko lasterkariek parte hartze libreko lau probetan hartu dute parte, markak hobetu edo beharrezko gutxienekoak lortzeko datozen txapelketei begira, tartean Espainiakoa. Euskadiko txapelketan, EATko 23 atletek hartu dute parte, hamar emakume eta hamahiru gizon, eta guztira 43 domina eskuratu dituzte, 24 urre,  hamalau zilar eta bost brontzerekin itzuli dira etxera.

Emakumeetan 17 domina eskuratu ditu taldeak, hamar urre eta zazpi zilar. Maika Moredak bi urre lortu ditu 50 urtetik gorakoetan, 60 metroko lasterketan eta pisuan; Esther Estefaniak 800 metroko lasterketan urrea eta 1.500ekoan zilarra, 60 urtetik gorakoetan; Monica del Rincon lasterkariak bi zilar lortu ditu 200 eta 400 metroko lasterketetan 40 urtetik gorakoetan;  belen Salvadorrek, berriz, zilarra  800 metrokoan 40 urtetik gorakoetan;  Gloria Pachecok urrea 800ean eta zilarra 1.500ean 45 urtetik gorakoetan; Elena Cortesek zilarra pisuan 40 urtetik gorakoetan; Gema Garmendiak bi urrezko 60 eta 200 metrotako lasterketetan 60 urtetik gorakoetan;  Ines Perezek bi urre, 60 eta 200eko lasterketetan 75 urtetik gorakoetan; Dana Romerok urrea luzera jauzian eta zilarra 60 metroko lasterketan 35 urtetik gorakoetan; eta  Cris Chuecak urrea pisuan 45 urtetik gorakoetan.

Gizonek 26 domina eskuratu ditu taldeak, hamalau urre, zazpi zilar eta bost brontze. Patxi Riezuk zazpi domina eskuratu ditu 55 urtetik gorakoetan (hiru urre 60 metrotako lasterketan, altueran eta luzera jauzian; bi zilar, 60 metro eta 400 metroko lasterketetan; eta bi brontze, 1.500 metroko lasterketan eta pisuan); Antxon Basurkok urrea lortu du 60 eta 200 metroko lasterketetan 65 urtetik gorakoetan; Antonio Castrok, brontzea 1.500ean 65 urtetik gorakoetan;  Txema Arenzanak urrea 3.000 metroko lasterketan eta zilarra 1.500ean 65 urtetik gorakoetan;  Rafa Ferrerek urrea 400 metroko lasterketan eta brontzea 200ekoan 60 urtetik gorakoetan; Joxe Mari Manterolak hiru urre jauzi hirukoitzeko proban, luzera eta 200 metroko lasterketan 60 urtetik gorakoetan; Ion Etxezarretak urrea jauzi hirukoitzeko proban, zilarra luzeran eta brontzea 800etan 45 urtetik gorakoetan; Ander Iriondok urrea 3.000 metroko lasterketan, 70 urtetik gorakoetan; Luis Alberto Quintanok urrea 60 metroan eta zilarra altueran 50 urtetik gorakoetan;  Javi Diazek urrea 1.500ean 35 urtetik gorakoetan;  Jesus Zabachek urrea pisuan 55 urtetoik gorakoetan; eta Xabin Irastorzak zilarra pisuan 45 urtetik gorakoetan.

Lilatoiari begira entrenamenduak

Lilatoiari begira entrenamenduak martxan jarri dituela jakinarazi du bestalde Errenteriako Atletismo Taldeak. Hirunintentsitate ezberdineko beste hainbeste talde jarri dituzte martxan. Entrenamenduak astearte eta ostegunetan egingo dituzte 19:00etatik 20:00etara Beraungo atletismo pistan. Informazio gehiago eskuratzeko 675 66 39 04 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidal daiteke.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend