Itsas eskolak mende erdia beteko du aurten

Itsasoa eta bere ingurunea, horixe lehiaketarako hautatu duten gaia.

Pasaiako Itsas Arrantza Institutuak 50. urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko  argazki lehiaketa antolatu dute, herritarrei zabalik. Gaia: itsasoa eta bere ingurua.

Antolatzaileek iragarri dutenez, argazkiak bihar hasi eta apirilaren 23ra bitartean bidali daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak lau argazki bidali ditzake gehienez. Irudiak originalak izan behar dute, argitaratu gabeak, eta koloretan edota zuri-beltzean onartuko dituzte. Argazkiak digitalki lantzea ere onartuko dute.

Epaimahaia eskolako langileek osatuko dute.

Argazkiak posta elektronikoz helarazi behar dira, egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Sariak, ondorengoak:

Lehengo saria: Argazkiaren erakusketa iraunkorra ikastetxean, eta FNACerako 100 euroko erosketa txartela.

Bigarren saria: Argazkiaren erakusketa iraunkorra ikastetxean, eta FNACerako 50 euroko erosketa txartela.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend