Pasaia, gazteen begietatik

OngiEtorriGazte2

Gazteari eta Aniztasun arloa elkarlanean ari dira, gazte etorri berriek herriko gazteak ezagutu ditzaten.

Iazko martxoan abiatu zuten iniziatiba eta lehen emaitza ikus eta ukigarria eman du jada. San Pedro eta Trintxerpeko gazteek Ongi Etorri Gazte iniziatibaren barruan sortutako ikus-entzunezkoa estreinatuko dute ostiralean. San Pedro eta Trintxerpeko Gaztelekuan izango da aurkezpena, 18:00etan. Herriko gazte guztiak gonbidatu dituzte estreinaldira.

Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloak eta Gazteria Departamentuak doako bideogintza tailerra antolatu zuten iaz 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat. Larunbata goizetan elkartu dira bertan jaiotako zein udalerrira etorri berriak ziren gazteak, eta San Pedro eta Trintxerpen gustukoen dituzten tokiak grabatu dituzte. Gazteak dira, era berean, bideoaren protagonistak, herria nola ikusten duten irudikatzeko helburuz sortutako lana izan delako.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend