Pili Esnaola eta Javier Sodupe triatloiaren irabazleak

Proban parte hartu zutenen familia argazkia.

Proban parte hartu zutenen familia argazkia.

Pili Esnaola eta Javier Sodupe izan dira Errenteriako Indoor Triatloiaren irabazleak. Joan den larunbatean egin zuten proba eta banaka zein taldeka 50 lagunetik gora hartu zuten parte. Triatloian 500 metro igeri, zortzi kilometro bizikleta estatikoan eta 3,25 km lasterka egin zituzten parte hartzaileek. Emakumeetan Pili Esnaola izan zen txapelduna eta Ursi Walliser eta Erika Amundarain bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Gizonetan Javier Sodupe gailendu zen, Juan Mari Azpillaga bigarren eta Iñigo Garcia hirugarren sailkatu ziren.

Taldekako lehiaketan Leire B., Leire M. eta Mari Mar izan ziren azkarrenak, eta gizonetan, Gotzon, Kerman eta Iñakik osatutako taldea izan zen irabazlea.

Talde mistorik onena, Igor, Aitziber eta Javierrek osatutakoa izan zen, eta familia taldeen kategorian Anek, Xabierrek eta Jaimek lortu zuten lehenengo amaitzea probak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend