2017ko Kirol Federatuaren Sariak gaur banatuko dituzte

Trintxer Mendi Taldea

Trintxerpeko mendizaleak, 25. urteurrena ospatzeko talde argazkian.

Gaur, 19:00etan, Donostiako Aquariumean, Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak iazko sariak banatuko ditu. Saritutakoen artean badira Oarso eta Bidasoan ezagunak diren elkarte eta norbanakoak.

Oarsoaldean, bi mendi taldek jasoko dute saria, Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendi Taldeak, bere 75. urteurrenarengatik, eta Trintxer Mendi Taldea, 25 urte bete dituelako.

Iñaki Aranburu Sanz sarituko dute gaur baita ere, Urpeko Jardueretako Gipuzkoako Federazioaren lehendakari ordea 2004. urteaz geroztik, eta Pasaiako entrenamendu eta teknifikazio zentroaren arduraduna.

Automobilismoan, berriz, Patxi Hoyos errenteriarra sarituko dute. Gaur egun erretiroa hartuta dagoen arren, boluntario gisa aritzen da proba askoren antolaketan. Horrez gain, bere semearen kirol ibilbidean laguntzaile aritzen da.

Pasaiako Portu Agintaritza eta Pasaiako Udalak ere jasoko dute aitortza, Gipuzkoako Arraun Federazioaren alde egiten duten lanarengatik, eta, horrez gain, Listorretako Hipika, 1997. urteaz geroztik kirol federatua bultzatzeagatik.

Bidasoan, bi elkartek jasoko dute saria: Hondarribia-Marlaxka xake klubak, Gipuzkoako xakearen alde egiten duen jardun arrakastatsuagatik, eta eskubaloian, Hondarribiko Kirol Taldeak, 16 urtez haurren formaziorako  txapelketa antolatzeagatik.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend