Atlantikaldiaren balantze ekonomikoa ez dutela jaso salatu du PSE-EE-k

PSE-EEko zinegotziek bi mozio aurkeztuko dituzte. Argazkia: PSE-EE

PSE-EEko zinegotziak pleno batean.

Atlantikaldiaren memoria eta balantze ekonomikorik ez dutela jaso salatu du PSE-EEk jaialditik bost hilabete pasa direnean.  Ion Collar Kultura zinegotziari “bere konpromisoak” ez betetzea” leporatu dio Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak: “Atlantikaldia egin zenetik ia bost hilabete pasa dira eta haren memoria eta balantze ekonomikoa jaso gabe jarraitzen dugu. Collarrek, beranduenez abenduan jasoko genituela esan zuen. Gastu garrantzitsua da, madalenak antolatzeko baino diru gehiago ematen diotelako Atlantikaldiaren antolaketari, 300.000 euro zehazki”.

Halako porateark “ohiko” bihurtzen ari direla Collarren aldetik erantsi du Rodriguezek, “bere kudeaketa negargarria da ez dutelako gastu horiek justifikatzen dituen agiririk aurkeztu oraindik, eta larriagoa dena,  jaialdi horretarako 79.860 euro urteko ordaintzen duten enpresa bat kontratatu dutelako”.

Jarrera, “errespetu faltatzat” jo du PSE-EEko bozeramaileak, “oposizioarekiko eta herritarrekiko”, eta gastuak epe horretan ez justifikatu izana “onartezina” dela gaineratu du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend