[Bideoa] Itsas txakur batek badian hartu du aterpe

2016an Antxoko Marealtaraino sartu zen beste kume bat.

Itsas txakur kume bat da, grisa, eta azken egunotan ikusi dute Donibane inguruan. Atzo, zehazki, Donibaneko Puntetako Alaburtzako hondartzan ibili zen.

Nahiko ohiko da urte sasoi honetan halakoak kostaldetik gertu topatzea. Tenperatura hotzetatik ihesi, aterpe bila gerturatzen omen dira itsasertzera itsas txakur gazteak, eta atseden hartu ondoren, arazorik gabe itzultzen dira itsasora.

Pasaian, 2016an ikusi zuten azkenekoz itsas txakur bat, Antxoko Marealtan. 2014an, berriz, bi begiztatu zituzten Donibanen, eta bat Hondarribian, guztiak urtarrilean.

Bideoa Koxtapeko kideek grabatu zuten, orain dela pare bat egun, itsas txakurra oraindik uretan zela.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend