Hondakinak zuzen kudeatzeko

Organikoa biltzeko edukiontziaren erabilera sustatu eta ongi sailkatzea dira helburua, besteak beste.

Organikoa biltzeko edukiontziaren erabilera sustatu eta ongi sailkatzea dira helburua, besteak beste.

Auzoz auzo eta lehen eskutik. Horrela ari dira Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean abiatu duten RSU proiektuko langileak hondakinen kudeaketan herritarrak hezten. Joan den astelehenean abiatu zuten programaren bidez, errefusaren edukiontzira botatzen den hondakin kopurua gutxitu; bio hondakinen edukiontziaren erabilera sustatu; hondakinen sailkapen egokia egin;  herritarrak, ekoizle handiak, saltoki eta elkarteak hondakinen gaiaren gainean sentsibilizatu eta ondo bereizteak ingurumena, ekonomia, udala eta oro har gizartearentzat dituen onurak jakinaraztea; eta sailkapenaren gainean dituzten zalantzak argitzea dute helburu. Horretarako, ingurumen teknikari bat eta hiru ingurumen hezitzaile arituko dira lanean maiatzaren 31 bitartean.

lan taldea edukiontzi multzo baten inguruan arituko da egunero herritarrak informatzen eta sentsibilizatzen, aste batean goizez (09:00-13:00), eta hurrengo astean arratsaldez (15:30-19:30). Saltoki eta tabernetara ere egingo dituzte bisitak, informazioa eskaini eta dituzten beharrak jasotzeko, eta formakuntza saioak emango dizkiete herriko elkarte eta eragileei. Herritarren ohiturak ezagutzeko, galdeketa baliatuko dute teknikariak eta hezitzaileek, eta herritarren ekarpenak ere jasoko dituzte.

RSU Programa

Lanbideren Enplegu Planaren barruan kokatzen da RSU iniziatiba pilotua, eta Pasaia, Errenteria eta Lezoko udalek sustatzen duten Oarsoaldea Agentziarekin elkarlanean. Langabezian dauden pertsonei lan aukera bat ematea da helburua, baita ingurumenaren eta hondakinen inguruan herritarrek dituzten ohituretan positiboki eragitea.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend