Ikastetxeetakoak ez dira ihoteekin asebete

Bihar hasiko dira inauteriak; Oiartzunen, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan ospatuko dituzte inauteriak, ostiral goizean
haurtzaro inauteriak

Desfilean aterako dira bi ikastetxeetakoak.

Ihoteen ajea pasa berritan, inauterietara begira jarri dira Oiartzunen. Zehazki, herriko ikastetxeetako ikasleak. Izan ere, bihar hasiko diren festak herriko hezkuntza zentroetan daude errotuta. Ostiral Mehean testuliburuak alde batera utzi, eta herriko kaskotik zehar ibiliko dira Haurtzaro Ikastolako zein Elizalde Herri Eskolako ikasleak.

Goiztiarrenak herri eskolakoak izango dira. 09:00etan irtengo dira euren ikastetxetik, eta Elizalde auzotik zehar ibiliko dira, segizioan: Elorrondo kaletik behera jaitsiko dira, eta ondoren Arraskularre kaletik gora abiatuko dira plazaraino, bueltatzeko. Ondoren, Elorsoro kiroldegian bukatuko dute ospakizuna.

Haurtzaron ere antzeko ibilbidea egingo dute, baina 10:30ean hasita. Jaialdia bazkaldu ondorenerako utziko dute. 14:30ean ikastolako anfiteatroan geratu dira, emanaldia eskaintzeko. Eguraldi txarra eginez gero, Elorsoron elkartuko dira.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend