Azeri Dantzak eta Asteme, Katuko eta Oilarqueenek hasiko dituzte inauteriak

Azeri Dantzak hasiko ditu inauteriak.

Ostegun gizena da gaur, inauterien lehen eguna, eta goizean goiz txistularien dianak iragarri badu ere jai koloretsuen hasiera, gaur 20:00etan hasiko dira ofizialki inauteriak. Azeri dantza arduratuko da horretaz azken urteetan bezala. Juan de Olazabal kaletik 19:00etan abiatuta, eta herriko erdialdeko kaleetan barrena ibili ondoren, Herriko plazan egingo dute dantzariek emanaldi nagusia. Aurretik udaletxeko balkoira igoko dira  Asteme, Katuko eta Oilarqueen, eta beraiek irakurriko dute pregoia.

Urtetik urtera gehiago dira Azeri Dantzarekin bat egitera animatzen diren herritarrak, eta gaurko saioa txukun prestatzeko entseguak egin dituzte aurretik. Ikusleak ez dira inoiz falta, eta gogoz jarraitzen dituzte dantzarien joko eta abileziak. Horren harira, deia egin dute antolatzaileek, herritarrek herriko plaza bete dezaten nahi dute.

Egun osoan zehar bestelako ekitaldiak ere izango dira, haurren azeri dantza tartean. Azken hori 19:00etan egingo dute Errenteria Musikaleko ikasleek Herriko plazan bertan. Amulletako danbor hotsek ere bat egingo dute inauterien lehenengo egunean, kofradia erdialdeko kaleetan ibiliko baita 20:00etatik aurrera.

Egitaraua

Gaur, ostegun gizena

  • 6:00: Erdialdeko kaleetan zehar Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 16:45: San Markosenen Danza-rinen saioa.
  • 17:30-19:00: Foru plaza, Xabier Olaskoaga plaza, Koldo Mitxelena plaza eta Diputazio plazan aurpegia margotzeko tailerrak haurrentzat.
  • 18:00-20:00: Herriko kaleetan zehar, Lagunak txaranga.
  • 19:00: Herriko plazan Haurren Azeri Dantza. Antolatzailea: Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskola.
  • 19:00: Herriko kaleetan zehar Azeri Dantza. Ibilbidea: Juan de Olazabal, Kortsario Ikutza, Biteri, Xabier Olaskoaga Plaza; Morronguilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen, Foru plaza, Biteri txiki, Zumardia eta Herriko plaza. Antolatzailea: Ereintza Dantza Taldea
  • 20:00: Herriko plazan inauteriei hasiera emateko ekitaldi berezia
  • Azeriko lagunak Udaletxeko balkoira irtengo dira jaiari hasiera emateko. Jarraian, Herriko plazan, Azeri Dantza, eta ondoren, erdiguneko kaleetan zehar,Amulleta Danbor Kofradia eta Lagunak txaranga.

Bihar, Ostiral Argala

 

  • 6:00: Etxeberrieta, Iztieta eta Alberga Behealdean Txistularien Udal Bandak diana joko du.
  • 11:30: Herriko kaleetan zehar. Inauteri jaiaren desfilea. Gaia: Ofizioak. Ibilbidea: Pelotari kalea (Koldo Mitxelena ikastetxea)- Galizia errotonda – Donostia kalea – Alabergako errotonda – Biteri kalea – Xenpelar kalea – Foru enparantza – Madalen kalea – Herriko enparantza – Zumardia – Nafarroa etorbidea. Antolatzailea: Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea.
  • 14:45: Beraun. Inauteri desfilea. Gaia: Euskal Inauteriak. Ibilbidea: Bizarain ikastola (Beraun eraikina), Crisostomo Arriaga, Aita Donosti, San Marko, Jose Mª Usanditzaga, Pablo Sorozabal enparantza, Jose Mª Usanditzaga, Norberto Almandoz eta Bizarain ikastola.Antolatzailea: Bizarain ikastola.
  • 15:15: Erdialdeko kaleetan zehar. Inauteri desfilea. Gaia: Euskal inauterik. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria de Lezo kalea, Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Biteri kalea,Kapitain enea, Erdiko kalea, Agirre Lehendakari plaza. Antolatzailea: Orereta Ikastola
  • 18:00: Erdialdeko kaleetan zehar, Lorezainen Konpartsa desfilea. Antolatzailea: Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza eskola.
  • 19:30: Erdialdeko kaleetan zehar, Magiapoteoa kalean egindako gertuko magia saioa, magia eta poteoa batuz.
  • 19:30: Galtzarabordako Udal Kiroldegian Konpartsen aurkezpena: Odissey, Eureka, Alaia, Errenteriako aiton-amonak, Boveda, Showtime, Furius, Euforia, Titanes eta Gaztedi txiki.

Etzi, Larunbat Inauteria

 

  • 12:00: Herriko kaleetan zehar OarsoIrriak Ofizioen Musikala, familiak dantzan jartzeko. Ibilbidea: Merkatuzar, Foru plaza , Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza , Maria de Lezo kalea, Madalena kalea, Herriko plaza, Zumardia. Antolatzailea: Oarsoirriak.
  • 14:00: Merkatuzarren herri bazkaria.
  • 17:30: Herriko kaleetan zehar Deiadar txaranga
  • 18:00: Herriko kaleetan zehar buruhandiak eta erraldoiak
  • 18:30: Herriko Plazan Ofizioen Inauteria Photocalla
  • 18:30: Erdiguneko kaleetan zehar konpartsen desfilea: Errenteriako Aiton-amonak, Alaia, Activadance eta Gaztedi txiki. Ibilbidea: Pontika, Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Matxain biribilgunea, Nafarroa hiribidea Gabierrota biribilguneraino.
  • 20:30: Herriko kaleetan zehar Herriko plazatik hasita,  Batukada Zo-zongo perkusio taldearekin.
  • 23:00: Zumardian Disko Festa.

Etzidamu Igande Inauteria

 

  • 6:00: Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergan Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 12:00: Erdiguneko kaleetan zehar konpartsen desfilea: Alaia, Intxaur-Txiki, Show Time, Boveda, Errenteriako Aiton-amonak, Furius, Odissey, Euforia, Activadance, Eureka, Titanes eta Gaztedi Txiki.Ibilbidea: Pontika, Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Matxain biribilgunea, Nafarroa hiribidea Gabierrota biribilguneraino.
  • 17:30: Zumardian familiei zuzendutako tailerrak.

Hilak 12, Astelehen Inauteria

  • 6:00: Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrotan Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 11:30: Niessen Kurlturgunea Bram Barrabas pelikularen emanaldia.
  • 17:00-19:00: Beraun eta Markolako Ludoteketan ofizio ezberdinetan oinarritutako Txokoak. 6-12 urte bitartekoentzat. Antolatzailea: Udal Ludotekak.

Hilak 13, Astearte Inauteria

 

  • 6:00: Erdigunean Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 18:00: Herriko kaleetan zehar Sardina Ehorzketa iragartzeko erretreta. Ibildidea: Eliza kaleko Amulleta Elkartetik Martin Etxeberria kaleko Ereintza elkartera. Antolatzailea: Amulleta Danborraren Kofradia.
  • 19:30: Herriko kaleetan zehar Sardina ehorzketaren hileta-segizioa, Errenteriako musika kultur elkarteko bandak eta Amulleta danbor kofradiak lagunduta. Ibilbidea: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Foru plaza eta Herriko plaza Udaletxeko arkupeetan photocalla montatuko da Ereintzaren eskutik Sardiñarekin eta pertsonaiekin argazkiak ateratzeko dantza bukatu ostean. Jarraian, Bertsoak eta azken agurra.

 

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend