Etorkizuneko erriberako arotzak hasiak dira lanean

albaola, aprendiztegi

Aditu irlandarrak Albaolan, ikasleen lana gainbegiratzen.

2017an irailean ekin dio bideari Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolak, Albaolaren Itsas Kultur Faktorian, eta bertan trebatzen ari diren arotzen lehen lanak hasiak dira itxura hartzen.

Bi ontziren erreplikarekin ari dira lanean ikasleak. Batetik, Getarian XX. mendean eraikitako Maribeltz batel tradizionalaren erreplika, eta bestetik, Irlandan, belazko estropadetan erabili ohi duten waterwag erako ontziarekin.

Hain zuzen ere, irlandar jatorriko ontziaren eraikuntza prozesua gainbegiratu eta zuzentzeko Dublineko Waterwag Club elkarteko bi aditu izan dira aste honetan Albaolan. Lehen aldiz gainbegiratu dute lana, ontzia oholez erabat estali aurretik, eta bigarrenez gainbegiratuko dute aurrerago, ontzia uretaratu aurretik.

Ontzigintza eskolako ikasleek jende aurrean egiten dute lan, Albaolaren Itsas Kultur Faktorian.

Ontzigintza tradizionalean arotz berriak trebatzea, eta euskal itsas teknologia tradizionalaren transmisioa egitea dira ikasturte honetan Pasaian zabaldu duten eskolaren helburu nagusiak. Bertan izena ematen duten ikasleek hiru ikasturtetako zikloa bete beharko dute.

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend