Lezon pintadak egin dituztela salatu du udalak

Udalak pintadak agertu direla salatu du. ARGAZKIA: Lezoko Udala

Udalak pintadak agertu direla salatu du. ARGAZKIA: Lezoko Udala

Gaur goizean Lezoko kale eta paretetan pintadak agertu direla salatu du udalak. “Ekintzak” gaitzetsi, “errespetua” eskatu, eta pintadak azaldu diren lehen aldia ez dela nabarmendu. Dagoeneko garbiketa lanak martxan direla  eta horien kostuak “guztion poltsikotik” ordaintzen direla, nabarmendu du bestalde prentsa oharrean. Egileei eskaera zehatza egin die udalak, “elkarbizitzarako horrelako ekintzak eta jarrerak albo batera utz ditzatela eskatu nahi diegu, berriz ere. Guztionak diren eremu publikoak errespetatuak izan daitezen eskatu nahi dugu, are gehiago inauteri jaiak hastear direnean, jai giro horretan, herritarrek eta bereziki haurrek ez dituztelako zertan ikusi beren kale eta txokoak pintadez josita”.

Udalak pintadak garbitzeko agindua eman du, “beraz, gaur bertan, denak kenduta egotea espero dugu”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend