Tontorrak pixka (edo puxka) baterako geratuko dira zuri
Tenperaturek gora egingo dute bihartik aurrera, baina ez nahikoa hotza hezurretatik ihes egiteko
Elurrarekin (ere bai) eder dago Aiako Harria.
Egunotako hotza eta prezipitazioak direla eta, Oiartzungo gailur asko zurituta daude. Eta horrela mantenduko dira egun batzuk gehiago, gutxienez. Izan ere, tenperaturek goranzko joera duten arren, igandean bakarrik gaindituko dute hamar graduen langa.
Beraz, tontorrek elurtuta jarraituko dute, eta argazkikoa bezain irudi politak utziko dizkigu meteorologiak.