[Galeria] Zirikuak, Luzaideko inauteria eta beste Lezon

dantzazaleak

Lezoko Dantzazaleak, saioa hasi aurretik, plazan.

Lezon, gaur arratsaldea inauteri giro betean bizi izan dute. Herriko dantza taldeenak izan dira kaleak, lehenik Murixkarenak, ondoren Lezoko Dantzazaleenak.

Zirikuen kalejira eta Sorgin Dantza egin dute lehenek baina ez nahi bezala, herriko kaleetatik egin beharrean, Karlos Saldise plazan dantzan aritu direlako. Zirikuek haurrak beldurtzeko saiakera egin dute, baina ez dute lortu.

Bigarrenek, Dantzazaleek, berriz, Luzaideko Inauteriez gozatzeko aukera eman dute herritik egin duten desfilean, eta ondorengo plazako dantzaldian.

Horien ondoren, Gazte Asanbladako kideak ziren triki-poteoan ateratzekoak. Gero, kartelada eta afaria, pilotalekuan egitekoak ziren. Ondoren, gaueko festa. Giroa ez da falta Lezon.

+ Trapujaleren etorrera Lezora.

+ Herri Eskolakoen ikuskizunen argazkiak.

+ Pasaia-Lezo Lizeokoen ikuskizunaren argazkiak.

+ Inauterien egitaraua.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend