[Bideoa eta galeria] Hasi da mozorro festa

Haurren Azeri Dantza Errenteria Musikaleko ikasleen eskutik.

Haurren Azeri Dantza Errenteria Musikaleko ikasleen eskutik.

Heldu dira inauteriak, Ereintza elkartearen eskutik Azeri Dantzak hasi zuen kolore eta mozorro festa eta aurretik haurren Azeri dantzak girotu zuen Herriko plaza. Asteme, Katukok eta Oilarqueenek pregoia irakurrita hasi zen dantza festa plazan. Emakumeen gaia presente, denek festa parekidetasunean eta aske bizitzeko eskubidearen aldarria egin zuten, baita martxoaren 8ko plantoari keinu, eta ez, ezetz dela argi utzi zuten. Amulletako danborraren kofradiak hartu zuen lekukoa eta girotu zituen bazterrak. Sardinak ere ez zuen kale egin, eta asteartera arte, berak ere, gozatuko du inauteriekin.

Gaur ofizioen desfilea, eta euskal inauteriak helduko dira txikienen eskutik, eta magia poteoa eta konpartsen aurkezpenak egingo dituzte.

Egitaraua

Gaur, Ostiral Argala

  • 6:00: Etxeberrieta, Iztieta eta Alberga Behealdean Txistularien Udal Bandak diana joko du.
  • 11:30: Herriko kaleetan zehar. Inauteri jaiaren desfilea. Gaia: Ofizioak. Ibilbidea: Pelotari kalea (Koldo Mitxelena ikastetxea)- Galizia errotonda – Donostia kalea – Alabergako errotonda – Biteri kalea – Xenpelar kalea – Foru enparantza – Madalen kalea – Herriko enparantza – Zumardia – Nafarroa etorbidea. Antolatzailea: Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea.
  • 14:45: Beraun. Inauteri desfilea. Gaia: Euskal Inauteriak. Ibilbidea: Bizarain ikastola (Beraun eraikina), Crisostomo Arriaga, Aita Donosti, San Marko, Jose Mª Usanditzaga, Pablo Sorozabal enparantza, Jose Mª Usanditzaga, Norberto Almandoz eta Bizarain ikastola.Antolatzailea: Bizarain ikastola.
  • 15:15: Erdialdeko kaleetan zehar. Inauteri desfilea. Gaia: Euskal inauterik. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria de Lezo kalea, Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Biteri kalea,Kapitain enea, Erdiko kalea, Agirre Lehendakari plaza. Antolatzailea: Orereta Ikastola
  • 18:00: Erdialdeko kaleetan zehar, Lorezainen Konpartsa desfilea. Antolatzailea: Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza eskola.
  • 19:30: Erdialdeko kaleetan zehar, Magiapoteoa kalean egindako gertuko magia saioa, magia eta poteoa batuz.
  • 19:30: Galtzarabordako Udal Kiroldegian Konpartsen aurkezpena: Odissey, Eureka, Alaia, Errenteriako aiton-amonak, Boveda, Showtime, Furius, Euforia, Titanes eta Gaztedi txiki.

Bihar, Larunbat Inauteria

  • 12:00: Herriko kaleetan zehar OarsoIrriak Ofizioen Musikala, familiak dantzan jartzeko. Ibilbidea: Merkatuzar, Foru plaza , Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza , Maria de Lezo kalea, Madalena kalea, Herriko plaza, Zumardia. Antolatzailea: Oarsoirriak.
  • 14:00: Merkatuzarren herri bazkaria.
  • 17:30: Herriko kaleetan zehar Deiadar txaranga
  • 18:00: Herriko kaleetan zehar buruhandiak eta erraldoiak
  • 18:30: Herriko Plazan Ofizioen Inauteria Photocalla
  • 18:30: Erdiguneko kaleetan zehar konpartsen desfilea: Errenteriako Aiton-amonak, Alaia, Activadance eta Gaztedi txiki. Ibilbidea: Pontika, Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Matxain biribilgunea, Nafarroa hiribidea Gabierrota biribilguneraino.
  • 20:30: Herriko kaleetan zehar Herriko plazatik hasita,  Batukada Zo-zongo perkusio taldearekin.
  • 23:00: Zumardian Disko Festa.

Etzi Igande Inauteria

  • 6:00: Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergan Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 12:00: Erdiguneko kaleetan zehar konpartsen desfilea: Alaia, Intxaur-Txiki, Show Time, Boveda, Errenteriako Aiton-amonak, Furius, Odissey, Euforia, Activadance, Eureka, Titanes eta Gaztedi Txiki.Ibilbidea: Pontika, Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Gamon Zumardia, Matxain biribilgunea, Nafarroa hiribidea Gabierrota biribilguneraino.
  • 17:30: Zumardian familiei zuzendutako tailerrak.

Etzidamu, Astelehen Inauteria

  • 6:00: Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrotan Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 11:30: Niessen Kurlturgunea Bram Barrabas pelikularen emanaldia.
  • 17:00-19:00: Beraun eta Markolako Ludoteketan ofizio ezberdinetan oinarritutako Txokoak. 6-12 urte bitartekoentzat. Antolatzailea: Udal Ludotekak.

Hilak 13, Astearte Inauteria

  • 6:00: Erdigunean Txistularien Udal Bandaren diana.
  • 18:00: Herriko kaleetan zehar Sardina Ehorzketa iragartzeko erretreta. Ibildidea: Eliza kaleko Amulleta Elkartetik Martin Etxeberria kaleko Ereintza elkartera. Antolatzailea: Amulleta Danborraren Kofradia.
  • 19:30: Herriko kaleetan zehar Sardina ehorzketaren hileta-segizioa, Errenteriako musika kultur elkarteko bandak eta Amulleta danbor kofradiak lagunduta. Ibilbidea: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Foru plaza eta Herriko plaza Udaletxeko arkupeetan photocalla montatuko da Ereintzaren eskutik Sardiñarekin eta pertsonaiekin argazkiak ateratzeko dantza bukatu ostean. Jarraian, Bertsoak eta azken agurra.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend