Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2018-02-09)

Inauteriak direla eta, liga batzuetan ez da partidarik jokatuko; jokatuko dutenek festarako motiboa nahi dute
miren taberna

Miren Taberna etxean ariko da bihar. Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu nahi dute.

Inauteriak izan arren, liga batzuek bere bidetik jarraituko dute. Hala izango da areto futboleko talde guztientzat, baita mutilen futbol talde nagusiarentzat eta erregionaleko neskentzat.

Partida nabarmenen artean, areto futboleko Oiartzunek Gipuzkoako Lehen Mailako derbia jokatuko du Lezon, gaur gauean. Bigarren Mailan, berriz, Miren Taberna azkeneko sailkatuaren kontra ariko da bihar arratsaldean, Elorsoron. Hauek dira partida guztiak.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Oiartzunek atsedena izango du asteburuan; datorren astean jokatuko dute Ardoiren kontra.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Tolosa-Oiartzun: bihar, 16:30ean, Berazubi futbol zelaian.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun Bk parte hartzen duen ligan astebeteko etenaldia egongo da.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Mutilen bigarren taldeak atsedena izango du asteburu honetan.

Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa

  • Oiartzun-Goierri Gorri: etzi, 17:15ean, Karla Lekuonako zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Jaixki-Oiartzun: gaur, 21:50ean, Lezoko Bekoerrota kiroldegian.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna-Cecilia Frutadenda: bihar, 17:30ean, Elorsoro kiroldegian.
  • Pizzeria B17-Power Rangers: bihar, 16:00etan, Donostiako Gaska kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek atseden dute.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend