[Bideoa] Raketisten dokumentala Donibanera heldu da

Ostegunean (hilak 15) emango dute lehenbizikoz Pasaian raketisten historia laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa. 19:00etan izango da emanaldia, Donibaneko Juanba Berasategi Auditoriumean. Ekitaldia baliatuta, gainera, raketistak eta haien familiak omenduko ditu Pasaiako Udalak.

Gaia ikertu dutenek baieztatu ahal izan dutenez, emakume rakestita horiek izan ziren lehen kirolari profesionalak. Pilotaleku txikietan jokatzen zuten, abiadura handian. 15 urterekin etxea utzi, eta gehienek familiari laguntzeko adina diru lortzen zuten. Aitzitik, gaizki ikusiak zeuden, ez zirelako garaiko moldetara egokitzen.

Dokumentalean agertzen direnen artean badira raketista pasaitarrak: bost antxotar, sanpedrotar bat, eta lau sanjuandar. Dokumentalaren emanaldira oraindik bizirik direnetako bi joango dira: Ramonita Gametxo ‘Ramonita’ eta Maria Dolores Larramendi ‘Larramendi I’. Biei eta gainerako rakestita pasaitarren familiei omenaldia eskainiko egingo diete.

Sarrera doan izango da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend