Haur, gazte eta heldu denek elkarrekin ospatzen dituzte inauteriak Donibanen.
Zinemako askotariko pertsonaiak bete dituzte gaur Donibaneko kaleak goizean goizetik. Aiton-Amunen aterpean elkartu dira konpartsako kide denak talde argazkia egiteko, eta 11:ooetan irten dira Meipira bidean, han lehen emanaldiak egiteko.
Desfilean joan dira ondoren plazaraino, eta plazan dantzatu dira bigarren aldiz.
Bazkarian elkartuta daude orain sanjuandarrak, indarrak hartzen, arratsaldean berriro ere dantzatzen irteteko. Eguraldia, oraingoz aldeko izan dute.