‘Mami Lebrun’, igande arratsalderako antzerki eskaintza

Xake Produkzioak taldeak oholtzaratuko du obra; Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortegak jokatzen dituzte paperak
Xake Produkzioak Mami Lebrun

‘Mami Lebrun’.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak antolatuta, otsaileko teatro saioa eskainiko dute datorren igandean, hilak 18. Xake Produzkioak antzerki taldea gonbidatu dute, Mami Lebrun antzezlana taularatu dezaten.

Kepa Errastik, Ainara Ortegak eta Ane Pikazak osatzen dute aktore multzoa. Protagonistak Egoitz eta Miren dira, eta euren amona Kontxa hil berriari omenaldia prestatzen ari dira. Horretarako, etxean aurkitu duten egunkari bat baliatuko dute, amona Parisen kabaretari moduan aritu zenekoa. Hori da antzezlanaren muina, baina Egoitzek sekretu bat gordetzen dio Mireni…

Sekretu hori zein den jakin nahi duenak, udaletxeko pleno aretora jo beharko du. 19:00etan hasiko da emanaldia, ohi bezala. Sarrerak bost euroko prezioa izango du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend