Mugimendu feministak deitu duen protesta martxa ostegunean izango da eta 19:00etan abiatuko da Madalena Ermitatik eta Madalena eta Santa Klara kaleak igarota, Fanderia auzoan amaituko da.
Azken bi erasoak saltzeko manifestazioa deitu du ostegunerako mugimendu feministak.
Azken egunetan Errenteria-Oreretan bi emakume eraso dituztela-eta, martxa bat antolatu du Oreretako Mugimendu feministak haiek gaitzetsi eta bi emakumeei babesa adierazteko. Bi emakumeek salaketa aurkeztu dute Ertzain Etxean. Mugimendu feministak deitu duen protesta martxa ostegunean izango da eta 19:00etan abiatuko da Madalena Ermitatik eta Madalena eta Santa Klara kaleak igarota, Fanderia auzoan amaituko da. Izan ere, Madalena kalean eta Fanderia auzoan izan ziren bi erasoak, bata 15:00etan eta bestea, 17:00etan.
Mugimendu feministak herritar guztiak deitu dituzte martxan parte hartzera erasoen eta erasotzaileen aurka, eta eraso dituzten emakumeei elkartasuna eta babesa adierazteko.