Rock and rolla eta izerdia eskutik emanda joaten dira Señor Noren emanaldietan [Argazkia: Juxe Areta Goñi].
Rock gaua antolatu dute ostiral gauerako, Txerrimuñon. Talde mitiko bat taularatuko da baserrian: Señor No. Aurten mende laurden beteko da taldea sortu zenetik. Punk-rock talde askoren aterpe izan zen Buenawista lokalean sortu zen Señor No.
Ostiralean Oarsoaldeko beste lokal mitiko batean ariko dira, Txerrimuñon, 22:00etan hasita. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango du.