Doako nordic walking saioetan parte hartzeko aukera izango dute Pasaiako kirol guneetako erabiltzaileek.
Hiru egunetan nordic walking egiteko aukera egongo da.
Pasaiako kirolguneetako bazkideek nordic walking-eko hiru saio gidatuetan parte hartzeko aukera izango dute, doan.
Hiru etapa antolatu dituzte Oarsoaldeko bira osatzeko. Goizeko 08:00-10:00 izango dira hiru irteerak, beti larunbatetan. Lehenbizikoa hilaren 24an, Lezon, bigarrena martxoaren 10ean Pasai Donibanen eta martxoaren 24an azkena, Oiartzunen.
Aurrez izena eman behar da herriko kirolguneetan.