Iker Rokandio hirugarren graduan da ostiralaz geroztik

Amaia eta Iker

Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandio, espetxeratu aurretik, HITZAri emandako elkarrizketan.

Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandioren babes taldeak jakinarazi duenez, lehengo ostiraletik hirugarren graduan da Pasaiako Udaleko idazkari ohia. Zaballako espetxean da Rokandio eibartarra, eta 60 egun eman ditu preso hirugarren gradua jaso aurretik.

Pasaiako alkate ohi Amaia Agirregabiriak, berriz, Martutenez jarraitzen du preso, bigarren graduan. Agirregabiriari hirugarren gradua ukatu zioten urtarrilean. Erabaki haren kontra helegitea aurkeztu du bere defentsak, baina erabakiaren zain da oraindik ere. Hamabi aste pasatu dira Amaia Agirregabiria Martutenen espetxeratu zutenetik.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend