Pala eta esku hutsezko pilota partiden asteburuko emaitzak (2018-02-13)
Oiarpeko pilotariek jokatutako hamazazpi partidatan lau garaipen lortu dituzte; pala partidetan maila txukuna eman zuten
Palan, partida politak
Bestalde, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko bigarren jardunaldian hamar partida jokatu zituzten. Ia partida gehienetan joko ona eta markagailuak orekatuak izan ziren. Kuriositate moduan, Irazustabarrena eta Murgiondok osatzen duten lehenengo bikote mistoak debuta egin zuen, eta partida poltsikoratu zuten. Oiartzuarrek, berriz, ez zuten bere maila eman eta bi bikoteek —Ortega eta Rotetak, eta Getaria eta Floresek— galdu egin zuten. Sailkatu nahi badute, hurrengo partida irabazi beharko dute. Honakoak izan ziren emaitza guztiak. Larunbat goizean- Aizpuru-Dagerre / Aizpuru-Gastesi (Lehen Maila): 25-20.
- Arruti-Murua / Aierbe-Gartzia (Hirugarren Maila): 22-25.
- Irazustabarrena-Murgiondo / Etxenike-Ibarra: 25-24.
- Alegria-Urigoitia / Elizari-Urteaga (Hirugarren Maila): 25-16.
- Ortega-Roteta / Ijurko-Goñi (Hirugarren Maila): 17-25.
- Errasti-Urdanpilleta / Berho-Goñi (Lehen Maila): 20-25.
- Getaria-Flores / Unsain-Fierro (Hirugarren Maila): 14-25.
- Landa-Juanikorena / Loidi-Beloki (Bigarren Maila): 25-14.
- Barbulo-Aranjuelo / Gaizka-Ormaetxea (Bigarren Maila): 25-16.
- Igoa-Gamio / Mitxelena-Laborde (Bigarren Maila): 25-19.