Euriteen ondorioz harri handiak erori dira San Pedroko puntetako pasealekura.
Ohikoak dira lur-jausiak Torreatze inguruan.
Azkuenekoak ondorio larriagoak izan ditu, baina ez da izan Pasaian egunotan izan den luizi bakarra. San Pedron, Torreatzen, harri handiak erori dira pasealekura azken egunotako euriteen ondorioz. Gaur goizean luizien arrastoak ikus zitezkeen oraindik Kalparraren inguruan.
Ondorioz, eta harri gehiago eror daitekeenaren beldur, pasealekua itxi du Pasaiako Udalak istripuak eta ezbeharrak saihestu asmoz.