Euskarazko zinemagintza tailerrak euskara ikasleentzat

Euskaltegietako ikasleei begira da tailerra.

Euskaltegietako ikasleei begira da tailerra.

Euskarazko zinemagintzaren gaineko tailerrak egingo dituzte egunotan Oarsoaldeko  sei euskaltegietan, Andante piu forte film laburra aitzakiatzat hartuta, Amaia Santesteban zuzendariaren eskutik. Tailer horiek, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta euskaltegien elkarlanean  antolatzen duten Mintzagun programaren barrukoak dira. Ordu eta erdiko iraupena izango dute saioek eta helburua, antolatutako beste tailerretan bezala,  gai erakargarri, berri eta gaurkotasuna dutenak euskaraz eskaintzea da.

Egutegia

Hilak 19, astelehena

  • Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegian, 14:30etik 16:15era.
  • Pasai Antxoko Txirrita AEK Euskaltegian, 19:00etatik 21:00etara.

Hilak 21, asteazkena

  • Errenteria-Oreretako Xenpelar AEK Euskaltegian, 09:30etik 11:00etara.
  • Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegia, 18:15etik 20:00etara.

Hilak 28, asteazkena

  • Errenteriako Udal Euskaltegian, 09:30etik 11:30etara.

Martxoak 1, osteguna

  • Pasaiako Udal Euskaltegia, 15:45etik 20:00etara.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend