Baserrietako belar bolen plastikoa jasoko dute gaur zortzi

Silo plastikoaren bilketa berezia egingo dute; toki zehatzetan utzi beharko dira hondakin horiek
belar bola

Belar bolak biltzeko plastikoak jasoko dituzte.

Baserrietako belar bolak biltzen dituen plastikoa jasotzen hasiko dira hilaren 22an, otsailean egin ohi den bezala. Silo plastiko horiek herriko landa eremuko toki zehatzetan jarriko dituzte.

Plastiko mota hori bota behar dutenek, jaso aurreko bi egunetan eraman beharko dituzte honako guneetara: Ergoienen, Arbelaitz bide sarreran; Gurutzen, Bizardia elkartearen aurrean; Karrikan, Gaintzabal bidearen sarreran eta Ugaldetxon, Zerradi poligonoko ekarpen-gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend