Labandibarrek bigarren saria lortu du Bergarako Amodiozko Gutunen lehiaketan

Idazle oiartzuarra Gabriel Aresti zenaren emaztearen azalean jarri da, bere eskutitza idazteko orduan. Ikuspuntua eta erreferentea aintzat hartu dituzte
goiatz labandibar bergara

Goiatz Labandibar, horiz, atzoko sari banaketan.

Bergarako Jardun euskara elkarteak urtero antolatzen du maitasunezko eskutitz eta esaldien lehiaketa. Atzo banatu zituzten aurtengo ekitaldiko sariak, udalerri horretako Irizar jauregian, eta Goiatz Labandibar oiartzuarrak jaso zuen horietako bat. Zehazki, maitasunezko gutunen ataleko bigarren saria, Nerea Eizagirre zumaiarrarekin elkarbanatuta.

Aurkeztutako ikuspuntua zein erreferentzia saritu dizkiote Labandibarri. Izan ere, Gabriel Aresti poeta zenaren emaztearen azalean jarri da oiartzuarra. Horrela, senarrari eskatzen dio gehiago ez idazteko, zaila delako idazle baten emazte izatea. Are zailagoa euskaraz idazten duen idazle batena, ulertzen ez zuen hizkuntza delako.

Guztira 79 gutun aurkeztu dituzte lehiaketara. Epaimahaiaren ustez, Itziar Ugarteren eskutitza izan da horietan onena. Esaldien atalean, 176 proposamen bidali dituzte, eta Gonzalo Nunesena izan da onena.

Patxi Larrion idazleak, Ane Labaka bertsolariak, Eñaut Asurabarrena musikariak eta iazko irabazle Eider Perezek osatu dute epai-mahai nagusia.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend