Antzerkia euskara ikasteko tresna denean

maita zera ere, badia eskola, hamaika buelta

Hamaika buelta antzerki taldeko aktoreak, Badia antzerki eskolan trebatutakoak.

Mintzapraktika egitea funtsezkoa da euskara ikasten ari direnentzat, eta eskualdeko euskaltegietan, hamaika jarduera egiten dituzte erabilerara zuzenduta. Iaztik, baina, berritasun bat bada beraien eskaintzan. Antzerkigintza tailerra eskaini zieten iaz lehenbizikoz euskaltegietako ikasleei, eta aurten esperientzia errepikatzea erabaki dute.

Oarsoaldekoa Euskara Batzordeak eta lau herrietako antzerki taldeek bultzatu dute iniziatiba, eta Badia Antzerki Eskolak koordinatuko du.

Tailerrak hilaren 26tik martxoaren 23ra bitartean izango dira. Errenterian, Antzerki Labea taldeko  Arkaitz Gartziandiak gidatuko ditu saioak; Lezon, berriz, Badia eskolako Ainhoa Mariezkurrenak, Oiartzunen Antzerkizaleak-eko Lur Kortak eta Pasaian Badia eskolako Iñigo Ortegak.

Ikastaroak doakoak dira eta hautazkoak. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, euskaltegietan bertan. Interesdunek hilaren 19ra arteko epea dute izena-emateko.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend