Hamarnaka eta hamarnka herritarrek gaitzetsi dituzte erasoak.
Hamarnaka eta hamarnaka herritar bildu ziren Oreretako Mugimendu Feministak atzo deitu zuen manifestaziora. Azken egunetan bi emakume errenteriarrek egin dute salaketa eraso dituztelako. Haiei zein beraien senide eta gertukoei babesa eta elkartasun osoa erakutsi zieten atzo herriko kaleetan, eta horrekin batera, erasoak gaitzetsi eta erasotzaileak herriko kaleetatik, zein gainontzeko eremuetatik kanpo nahi dituztela esan zuten, aske bizi nahi dutela emakumeek eta beraiek itotzen saiatzen den sistema heteropatriarkala irauli beharra dagoela.
Egun argiz izan ziren bi erasoak, eta “zorionez” garaiz ekidin zirenez, ezin dela jakin erasotzailearen helburua zein zen zehazki esan zuten mugimendu feministako ordezkariak manifestazio amaieran egindako irakurketan: “Jakin badakigu ordea, emakumeak direla eraso dituztenak, eta erasoak gainera bortitzak izan direla”. Inpotentziaz salatu zuten ondoren, emakumeek ezin dutela kalean ere libre izan, “baina horretara ez gara ohituko, ez gaude anestesiatuta, berriz ere, eraso, bortxatu eta mendean hartzen gaituen oraina eta etorkizunaren kontra altxatu gara. Gure gorputzak eta gure desioak ez direlako lurralde kolonizagarriak”.
Nahi duten tokitik, nahi duten orduan ibili nahi dutela gaineratu zuten, “eta janztea erabakitzen dugunak edota nahi dugun lekutik nahi dugun orduan ibiltzea erabakitzeak ez gaitu gure kontrako eraso eta jazarpenen arduradun egiten. Aske izateko gizon batek lagunduta ibili behar izatea ere, ez zaigu naturala iruditzen”.
Botere harremanak dira mugimendu feministaren esanetan arazoaren erroa, “gure amak eraso zituzten, gu eraso gaituzte, eta orain gure alabak eraso dituzte. Botere harremanak bere horretan dirautela erakusten du horrek, belaunaldiz belaunaldi errepikatzen delako. Arrisku mezuen artean jaio eta hazi gara, beldurra izaten irakatsi zaigu, baina ez gure burua defendatzen”. Azken hori dela gakoa nabarmendu zuten, “geure burua defendatzeak eta geure egoeraren kontzientzia hartzeak egiten gaitu subjektu. Uko egiten diogu biktima paperari, gure gorputzen eta ekintzen jabe izatea hautatu dugu”.
Jendartearen gaineko gogoeta eginbeharra ere nabarmendu du mugimendu feministak, “egoera hauek baimentzen dituen jendartea al da behar duguna?”. Sexu indarkeria errotik ezabatzeko neurri polizialak eta epaileen neurri zigortzaileez gain aldaketa soziala, politikoa, eta ekonomikoa ezinbesteko direla erantsi zuten”. Mezu argiarekin amaitu zen atzoko mobilizazioa: ez dira sumisak, ez dira biktimak eta emakume bat erasotzen dutenean, emakume guztiak erasotzen dituzte. Erasoei aurre egiteko tresnak berriz, emakumeen arteko sarea handitzea eta autodefentsa feministan sakontzea, “aske izan arte”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.