2018rako dituen asmoen berri emateko harpidedunekin batzarrak egingo ditu herriz herri HITZAk. Hedabidearen geroaren parte dira harpidedunak.
Harpidedun guztiei deia egin die HITZAk batzarretan parte har dezaten.
OARSO BIDASOKO HITZAk harpidedunekin egon nahi du. Hitz egin nahi du. Zurekin gauza asko konpartitu nahi ditu. Izan ere, 2018rako asmo asko dauzka Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak, eta horien berri eman nahi du.
Horretarako, harpidedunekin batzarrak antolatu ditu herriz herri. Komunikazio egitasmoaren hain zati garrantzitsu zareten horiekin bide berriak zabaldu nahi ditu HITZAk, hurbilago izan nahi ditu harpidedunak, komunitatea sendotu eta handitzeko. Hortaz, harpidedun, azaldu dagokizun herriko batzarrera, izan zaitez HITZAren geroaren parte.
Hona, herriz herri, batzar horien zerrenda:
- Errenteria-Oreretan, otsailaren 28an, 18:30ean Xenpelar Etxean.
- Pasaian, martxoaren 1ean, eta 18:30ean Antxoko Azokan.
- Oiartzunen, martxoaren 2an, 18:30ean Manuel Lekuona Bibliotekan.
- Irunen, martxoaren 5ean, 18:30ean Bidasoko AEKren egoitzan.
- Hondarribian, martxoaren 9an, 18:30ean Kultur Etxean.
- Lezon, martxoaren 13an, 18:30ean Kultura Aretoan.