[Galeria] Eguraldi goibelari kolorez erantzun diote

Bigarrenean bai. Igandean irten zen azkenik Antxoko Koloreak konpartsa kalera. Lehengo igandean irten behar zen desfilea, inauterietan, baina bertan behera utzi zuten eguraldi txarra tarteko.

Atzokoan ere, eguraldiak ez zien gehiegi lagundu, irten eta berehala hasi zuelako euria. Baina atzokoan ez zeuden etsitzeko, eta eguraldi goibelari kolorez eta dantzan erantzun zioten.

Luzuraigatik irten eta Blas de Lezo kalera arteko bidea egin zuten desfilean, ondoren Ibaiondo pilotalekuan babesteko. Hilabeteotan landu dituzten dantza guztiak aurkeztu eta gero, luntxa ere izan zuten.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend