[Galeria] Lezo-Jaizkibelen herriak irabazi du

lezo.herrikogiroa

Haurren lasterketak ere izan ziren atzo.

Lehen ekitalditik, 2014kotik, beti, Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketak berezia dela azaldu du. Herritarrek egiten duten lasterketa da. Horrelakoetan ohikoa denez, talde batek darama antolakuntzaren gidaritza, Lezotarrak Lasterkari Taldeak kasu honetan; lan handia egin dute eurek aurten ere, oso ona. Baina lezoar askok bat egiten dute, egunean batez ere, lasterketarekin euren zeregina askotarikoa izanik. Kirol esparruan bi lezoarrek irabazi zuten lasterketa —Gazte Mailakoekin lauk—, baina antolakuntza eta herriaren aldeko lanean, herri osoa garaile. Batzuk, atzo, goizeko 05:00etatik lanean. Besteak, helmugan edo Jaizkibel aldean, den-denei txaloka.

Gurutze Santuaren plazan zeuden boluntarioetatik hasita, Jaizkibelen zeuden txistulari eta trikitixa jotzaileetara. Haurren lasterketan bizikletarekin eta zintarekin zeudenetatik, anoa postuetan egon ziren kuadrilletara. Komunikazio alorrean ibili zirenak, garbitzaile lanak egin zituztenak, etxetik euren patata tortillak eraman zituztenak, kontsignan ibili zirenak, udaltzainak, udala, babesleak, laguntzaileak… Izugarria lasterketak duen eragina, eta herritik jasotzen duen laguntza.

Nabarmentzekoa, aldi berean, Seaskaren aldeko elkartasun lasterketa izan zela atzokoa, eta haurren lasterketan zein helduen karrerako izen emate bakoitzean —euro bat— jasotako dirua Hendaiako ikastola hobetzera bideratu zela. Hortaz, herrian bakarrik ez, euskararen munduan ere eragina izan du aurtengo Lezo-Jaizkibelek.

Beheko irudiak, lasterketa nagusitik aparte atzo plazan bizi izan zen giroarenak dira.

+ Lezo-Jaizkibel 2018. Helmugako argazkiak.

+ Lezo-Jaizkibel 2018. Sari banaketako irudiak eta sailkapenak.

+ Lezo-Jaizkibel 2018. Suebakian, lasterkariak den-dena ematen.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend