Gazte Akelarrea prestatzeko batzarra bihar

gazte akelarrea

Bosgarren urtez egingo dute Gazte Akelarrea.

Martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean Oiartzunen egingo duten Gazte Akelarrea prestatzeko bilerara deitu du Oreretako Ernaik. Landaren izango da batzar hori, bihar (asteazkena) 20:30ean. Ernai eta Aitzina gazte erakundeek antolatu dute Gazte Akelarrea, eta  Sorginkeria dugu independentzia goiburuarekin ehunka gazte hartuko ditu hiru egunez. “Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune” izateko helburua du topaketak antolatzaileek jakinarazi dutenez. Elikaduran, eskaintza kulturalean eta lan boluntario eta militantearen zaintzan indar berezia jarriko dutela iragarri dute.

Oreretako Ernaik laguntzeko prest dagoen oro deitu du biharko batzarrera.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend