Ingurumenaren ikuspegitik badiaren egoerak nabarmen egin du hobera

Anunciata, azterkosta

Anunciatako ikasleak, portuan, laginak hartzen.

Egoera hobea da, baina oraindik ere asko dago egiteko. Horixe Anunciatako ikasleek Azterkosta programaren barruan egin duten ikerketaren ondorio nagusia.

Pasaiako itsasertzaren 5 kilometro aztertu dituzte, 1992. urteaz geroztik Anunciatak urtero aztertzen dituen berberak: Antxoko kaiaren zati bat, eta San Pedron, bokalearen ondoan, Puntetako beste zati bat.

Horretarako hainbat irteera egin zituzten ikasleek azaroan, egoera tokian toki behatu eta gerora laborategian aztertu dituzten laginak hartzeko.

Azterkosta, anunciata

Tokian toki jasotako laginak, gerora, laborategian aztertzen dituzte.

Datu objektiboak eskuan, aurreko urteetako datuekin alderatu dituzte, bilakaera ikusteko, eta hortik ondorioak atera.

Orain, horiek guztiak erredaktatu eta txosten batean biltzen dihardute DBH3ko ikasleek, lana otsaila bukaerarako amaitzeko.

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du Azterkosta programa duela 26 urtetik, eta Anunciata hasieratik da programaren partaide.

Azterkosta Coastwach europar programaren euskal bertsioa da. Coastwach programa Irlandan sortu zuten, 1980. hamarkadaren buakeran, eta handik nazioartera zabaldu zen.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend