Martxoaren 8koak prest ditu Gaxuxa elkarteak

loredi.salegi

Loredi Salegik gidatuko ditu Gaxuxakoen ekitaldiak. Argazkia: barren.eus.

Emakumeen Egunari begira ari da jada Gaxuxa Lezoko Emakumeen Elkartea. Martxoaren 8ari begira hainbat ekitaldi antolatu ditu, hitzaldia, tailerra, zine-foruma, eta erakusketa. Jada klasikoa da Gaxuxakoek egindako lanen erakusketa Kultura Aretoan.

Ekitaldi horietatik lehena bihar (asteazkena, hilak 21) da. Loredi Salegik emakumeen autoestimuaren gaineko tailerra emango du. Beheko zerrendan ekitaldien xehetasunak ikusteko aukera dago.

  • Hilak 21, asteazkena: 17:00etatik 19:00etara, Kultura Aretoan, Loredi Salegiren tailerra. Gaia: Emakumeen autoestimua. Doan da.
  • Martxoaren 5etik 10era: Kultura Aretoan, Gaxuxako kideen lanen erakusketa.
  • Martxoaren 10ean (larunbata), 18:00etan eta Gezala Auditoriumean, Pago justo filmarekin zine-foruma, Loredi Salegik gidatua.
  • Martxoaren 19an (astelehena), 17:30ean Kultura Aretoan, Indarkeriaren zikloa izenburupean Loredi Salegiren mintzaldia. Doan da.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend