Jubilatuen mobilizazioak babestu ditu PSE-EE-k

 

PSE-EEko zinegotziek bi mozio aurkeztuko dituzte. Argazkia: PSE-EE

PSE-EEko zinegotziak pleno batean.

Pentsio publikoen alde jubilatuek antolatutako mobilizazioekin bat egingo duela esan du Errenteriako PSE-EEk eta bertan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Alderdi sozialistak pasa den hilabeteko plenoan mozioa aurkeztu zuela ekarri du gogora Jose Angel Sanchez bozeramaileak: “PPk pentsioen sistema publikoa zapaltzen ari da, Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa espoliatzen etengabe, eta ondorioz, ziurgabetasun basatia sortzen gizartean”.

Podemos alderdiari kritika egin dio, bestalde, “pentsiodunengana iristeko alderdi sozialista kritikatzen du, ahaztuta, bere erabakiari esker dagoela Rajoy gobernuan. PPren alde egin eta aldaketarako gobernu bat  saihestu zuen Espainian. Egungo egoera, beraz, zati batean behintzat, Podemos alderdiaren erabakiaren ondorioa da, eta besteak beste, pentsiodunen interesetarako zorigaiztokoa izaten ari da”.

Amaitzeko, PSE-EE beste alderdi politiko, eragile eta sindikatuekin pentsio publikoen egoera salatzen jarraituko duela esan du Rodriguezek, “eta hainbat neurri sustatu, tartean, Pentsioen balioa handitzeko eta nahikotasuna bermatzeko legea”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend