Asko handitu da Otxe

otxe.nagusia

Otxe osatzen duten kide guztiak, atzoko aurkezpenean.

Otxe Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskola heldutasunera iritsi da. Aurtengoa egitasmoa abian den laugarren urtea izango da, eta eskolako eta gainerako taldearen artean 42 kirolari ditu bere barruan. Egonkortu egin da proiektua. Atzo aurkeztu zituzten taldeak Oiartzunen. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako kideak daude. Hala, Oarsoaldeko lau udalen laguntza eskertu dute Otxeko kideek.

Txirrindularitza eskolari dagokionez, 20 kidek osatuko dute, plazak betez, “izen ematea itxi beharrean izan gara” esan dute Otxeko kideek. 10-14 adin tartekoak dira txirrindulariak, kimu (11 kide) eta haur (9 lagun) mailetakoak. Trial, errepide eta Mountain Bike espezialitateak landuko dituzte eskolan, eta trebakuntza jasotzeaz gain, lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute partaideek. Iazko apustua trial modalitatean hastea izan zen, eta Xuban Iragorrik zuzentzen duen ataleko kideek probaren batera joateko aukera izango dute aurten. Amets autoen tailerraren babesa dute.

Taldeari dagokionez, 22 txirrindulari izango ditu bere barruan, Ciclos Iñakiren babesarekin (iaz hamalau kide zituen). Mountain Bike modalitatean ibiltzen dira talde honetako kideak, eta Gipuzkoako talde nagusiena izatera iritsi dira partaideen kopuruan. Hala, 15 kadete, junior bat, 23 urtez azpiko bi, eliteko hiru eta Master 40 Mailako beste bat jaso ditu nagusien taldeak. Datu bat: aurten eskolatik talde nagusira 10 kidek egin dute jauzia; harrobiko lana ongi egiten ari direnaren seinale da hori.

Honakoak dira Otxeren txirrindularitza eskolako partaideak:

  • Haur Mailakoak: Aiert Garro, Beñat Garaiar, Ekaitz Iñigo, Eneko Balda, Haitz Portugal, Markel Etxeberria, Markel Muñoz, Unax Aduriz, Xabier Muñoz.
  • Kimu Mailakoak: Aimar Fernandez de Gorostiza, Eneko Oliveira, Eneko Indo, Ibai Sanzberro, Intza del Teso, Julen Ferreiro, Kerman Muñoz, Martin Aguilera, Nora Mentxaka, Peio Munduate, Uxue Polo.
otxe.eskola

Eskolako kideak.

Jarraian, Otxeren talde nagusiko kideak:

  • Kadete Mailakoak: Andres Curto, Ekain Elizasu, Eneko Garrote, Eneko Gordaliza, Gexan Albisu, Ibai Lezertua, Iker Oiarbide, Jon Seda, Julen Azurmendi, Jurgi Irurieta, Manu Marin, Nahia Polo, Oier Maritxalar, Oihan Gordaliza, Xabi Txintxurreta,
  • Junior Mailakoak: Ander Olaskoaga.
  • 23 urtez azpikoak: Ander B. Buendia, Mattin Sanzberro.
  • Elite Mailakoak: Antton Ibarguren, Arkaitz Iza, Dabid Rojas.
  • Master Mailakoak: Urko Munduate.
otxe.taldea

Talde nagusiko partaideak.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend