Auzokonposta guneetara bisita egingo dute asteartean

Auzo Konposta gunea Gaztañon.

Auzo konposta guneetara jarraipen bisitak egingo ditu hilaren 27an, asteartea, Izadi 21 aholkularitza enpresak. Orain arte, arratsalde partean egin badituzte ere, hilabete honetan goizez egingo dituzte bisita horiek. Fanderian egingo dute lehen bista, 09:30ean, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi haur eskolara  joango dira. Erabiltzaileen zalantzak argitzeko baliatuko dute bisita.

Oraindik auzo konposta programan parte hartzen ez duten herritarrek bat egiteko interesa badute, Izadi 21 aholkularitza enpresarekin harremanetan jarri behar dute 628 53 23 03  telefono zenbakira deituta edota whatssappa bidalita. Posta elektronikora mezua bidal dezakete, halaber.

Kalitatezko konposta Alabergan
Alabergan kokatutako gunean biohondakinak kudeatzen dituzten bizilagunek heldutako konposa zuen ontzietako bat hustu zuten hilaren 17an. Konpost horren laginak, joan den azaro amaieran bidali zituen udalak homologatutako laborategi batera aztertzera, eta emaitzen arabera, kalitate onekoa da konposta. Orain, ongarri natural gisa erabiliko dute familiek, baita udalak ere.

Konpostaje programan parte hartzen duten herritarrei, bai auzokonposta zein etxeko konposta eginda, zaborraren tasan %30eko hobaria ezartzen die udalak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend