Emakumeek badute traineru elkartea

Hibaika dena ematera joango da berriro igandean, Kontxa etxera ekartzeko.

Hibaika dago elkartea eratu duten kluben artean.

Aldaketa garrantzitsuak heldu dira emakumeen arraunaren mundura. Aspalditik zegoen asmoa, eta azkenik aurten gauzatu ahal izan da. Emakumeen Traineru Elkartea sortu dute. Herenegun hartu zuten erabakia, Eibarren egin zuten batzarrean.

Hamalau arraun klubek osatu dute elkartea, gehienak gipuzkoarrak:  San Juan, Hibaika, Hondarribia, Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio, Hernani, Tolosaldea, Kaiku, Deustu, Lea-Artibai, Lapurdiko Arraun Taldea, Colindres eta Astillero. 

Elkarte eratu berriak EuskoTren Ligari eustea erabakia du, eta ahalik eta azkarren bigarren mailako liga bat eratzeko asmoa agertu dute. EuskoTren Ligako estropadak TKEk antolatuko lituzke, eta KAE Ligak, berriz, eratzeko dagoen bigarren mailako ligaren barruko estropadak.

Asmoa litzateke, EuskoTren Ligarako sailkatzen ez diren traineruak, bigarren mailan  lehiatu ahal izatea, eta jaitsierak eta igoerak jokatzea. EuskoTren Ligarako txartela lortzeko kanporaketak, berriz, bi estropadetan lehiatuko lirateke, eta galiziarrek parte hartzeko eskubidea izango lukete.

Tartean bada ere EuskoTren Ligan sei traineruentzako tokia egiteko proposamena, baina hainbat iturriren arabera zaila da aurten halakorik gauzatzea. Hala ere, ez dago oraingoz dena erabakita. Elkarteko kideak bi aste barru dira berriro ere biltzekoak.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend