Gordailuak jasoko ditu Iraultzaren jantziak

Jose Angel Rodriguez PSE-EEko zinegotzia, Denis ItXaso Kultura diputatua eta Ramon Garcia Iraultzako kidea. Argazkia: PSE-EE

Jose Angel Rodriguez PSE-EEko zinegotzia, Denis ItXaso Kultura diputatua eta Ramon Garcia Iraultzako kidea. Argazkia: PSE-EE

Iraultzak urteetan zehar bildu dituen 997 jantzi, 46 oinetako eta 79 oihal, baldintza egokietan gordeta izango dira hemendik aurrera. Izan ere gaur aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Iraultza Dantza Taldearekin bilduma hori Gordailuan jasotzeko egin duten hitzarmena.

Jantziak egokia ez zen eremuan gordeta zituzten orain arte, hezetasuna, espazio falta, eta intsektuengatik. Joan den azaroan jakinarazi zuen Errenteriako PSE-EEk, Iraultzaren jantzien bilduma Gordailuan jasotzeko eskaera egin ziola aldundiaren Kultura departamentuko diputatu Denis Itsasori. Gaur, hitzarmena aurkeztu dute. Aurrerantzean beraz, baldintza egokietan eta zainduta izango da Iraultzaren jantzien bilduma handia. Errenteriako PSE-EEko bozeramaile Jose Angel Rodriguez, pozik azaldu da erabakiarekin, “abiatu genuen bideak, azkenean eman du fruitua, gaur foru aldundiko arduradun nagusien eta Iraultzaren ordezkarien arteko hitzarmena sinatu dutelako”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend